XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure arbasoen herri zaharra berritu behar eta aurrerantz eragin behar zaio.

HERRIEN ARTEKO ELKARTASUNA Gizon trebe baten lan handia, Joanes Errekartek piztu zuena: Herri arteko elkartasuna lanbide guztientzat.

Honen indarrez eta eraginez moldaturik izan dira, Donapaleun, Amikuzeko zerbitzuko kirol zelaiak, igeritegia,3 tenistegi, udatiarrentzako oihal-etxolen (kanping) 300 leku,40 etxe lau barnerekin bakoitza, eta hazienda saltzeko aterpea 144 kana luze eta 22 zabalerakoa.

Amikuzeko merkatua, esan dezagun, Euskal Herriko biziena dela.

Aipatu behar dugu bereziki Donapaleuko Zokorri eritegia: arestian aipatu dugun elkartasuna dela medio eraikia izan da ebaketako, emagintzako eta sendabiderako medikuak badirelarik.